ONCE lehiaketan txapeldunak

ONCE lehiaketan txapeldunak

Zorioneko gaude! Axular Lizeoko LH3A eta LH6B taldeak Euskadiko irabazleak izan dira, A kategoria eta B kategorian hurrenez-hurren, ONCE -ren 42.edizioko Eskola Lehiaketan. Aste hauetan, LH3-4-5 eta 6ko gure ikasleek irisgarritasunaren inguruan hausnartu dute eta ikastolan hau bermatzeko egin daitezkeen ideiak garatu dituzte.

Erakundeak emandako hainbat baliabide didaktiko fisiko eta digitalekin eta irakaslearen gidaritzapean, talde bakoitzak bere ezaugarrietan oinarrituz, oinarrizkoa den eskubide honi begira dauden KOLORKLIK eta EASYGRAMMAR APLIKAZIOA diseinatu dute.

KOLORKLIK erabiliaz, aukeratu nahi duzun kolorearen gainean klik egin eta hautatu duzun kolorearen izena entzungo duzu audio bidez eta EASYGRAMMAR-ek egin behar duzun zeregina egokitu egingo du zure baldintzetara ariketa eskaneatu ostean. Ideia zoragarriak!

LH3A taldearen lan irabazlea, Agurtzane Olazagoitia irakasleak zuzendua, eta LH6B taldearena, Amaiur Perezen gidaritzapean, datorren apirilean ebaluatuko dira estatu mailan.

Eskerrik asko ikasle eta irakasle guztiei parte hartzeagatik eta zorionak talde irabazleei!