24. KORRIKA eta ikastolako KORRIKA TXIKIA

24. KORRIKA eta ikastolako KORRIKA TXIKIA

24.KORRIKA Euskal Herria zeharkatzen ari da jada eta datorren asteazkenean, Martxoak 25, iritsiko da Donostiara, hiriko auzo gehienetatik pasako delarik.

Ohiko moduan Axular Lizeoak kilometro bat erosi du, 1753.kilometroa hain zuzen ere.

Lekukoa hartzeko ordua 12:34 da Karmelo Etxegarai kaleko Belar-denda aurrean (Antiguoko auzoan) eta Axular Lizeoko Kultur Taldeko ikasleekin joango gara KORRIKAn parte hartzera. 

Oraingoan Axular Lizeoko lekuko eramaileak Amaia Olkotz, Esteban Mitxelena eta Itxaso Aguirre irakasleak izango dira. Ikastolako hiru irakasle hauek urte luzez euskararekiko erakutsitako maitasuna, atxikimendua eta inplikazioa oso sendoa da, eta ikastolak une honetan bizi duen belaunaldi‑aldaketaren isla ere badira. 

Bestalde, datorren ostiraean, martxoak 27, KORRIKA TXIKIA ospatuko dugu ikastolan eta Aiete auzoan zehar,14:30etan hasita. Ikastola osatzen dugun kide guztion artean ospatu nahi dugu eta beraz Axular Lizeoko GURASOEI ere luzatzen dizuegu gonbidapena.

Bi modu egongo dira parte hartzeko:

  • Korrika Txikian korrika eginaz, GurasoTaldea osatuazDokumentu honetan azalpen xehetua aurkituko duzue.
  • Korrika Txikia ikusiz eta gero frontoiko harmailetan eseriaz: Ibilbidean zehar lekukoa eskuz-esku nola pasatzen den ikusiko duzue, eta Korrika Txikiaren amaiera ekitaldia Frontoiean egingo dugu. (HH2/3ko haurrek ikastola eremu barruan egingo dute korrika eta HH4 eta HH5ekoek hesi marroitik Etxadiko kurba arte.)

ANIMA ZAITEZTE! Denok EUSKARA GARA!