Ikasleen proposamena Donostiako Udalan

Ikasleen proposamena Donostiako Udalan

Pasa den ostiralean, DBH3ko lau ikaslek, gure hiriaren eremu kritiko bat hobetzeko proposamena aurkeztu zioten Donostiako Udalari. Lan hau "Bada hiri gorri bat" PROIaren gizarteratze prozesuaren baitan garatu dute eta talde handian egindako proiektuaren emaitza da.

Proiektua garatzeko, ikasleek hainbat urrats eman dituzte. Lehenik eta behin, eremuaren beharrak eta hobekuntza-aukerak aztertu dituzte. Ondoren, SketchUp programaren bitartez diseinu bat sortu dute, hiriaren ibilgarritasuna eta irisgarritasuna hobetzeko asmoz. Azkenik, herriko aurrekontu publikoak kontuan hartuta, beraien proposamenaren kostuaren aurkezpena egin dute, proposamenaren bideragarritasuna bermatzeko.

Ekimen honen bidez, ikasleek gizartean parte hartzeko eta ingurunea hobetzeko duten konpromisoa erakutsi dute. Horrelako proiektuek, gainera, herritarren parte-hartzea eta erantzukizun soziala sustatzen dituzte, ikasleak etorkizuneko hiritar aktibo eta arduratsu bihurtzeko bidean lagunduz.

Orain, udalak proposamen hau aztertuko du, eta aurrerago jakinaraziko da zer nolako erantzuna emango zaion ikasleen ekimenari. Bitartean, ikasleek esperientzia aberasgarria bizi izan dute, errealitate hurbil baten gaineko analisia eginez eta irtenbide berritzaileak proposatuz.