Agenda 2030 egitasmoaren baitan, urteak dira ikastolak jasangarritasunaren alde egin eta Axularreko komunitate osoarentzat zenbait proposamen aurrera eramaten dituela.
Horien artean, gure ikasleentzat altxorra den “Baratze Hezitzailea” deiturikoa gailentzen da besteen gainetik. Bertan, praktika batzuk eta naturarekin harreman zuzena izateko aukera izango dute ama-lurra zainduz eta bueltan ematen diguna zuzen-zuzenean egiaztatuz.
Azken asteetan, LHko ikasleek baratzea bisitatu dute, urazak, mahatsak eta marrubiak landatu dituzte, beste fruta eta barazki batzuen artean. Naturaz gozatzeaz gain, oso nozio interesgarriak jaso dituzte.
Sar zaitez Baratze Hezitzaile blogean eta bertan bizi ditugunak ezagutzeko aukera izango duzu.