Ikasle alemanak ikastolan

Ikasle alemanak ikastolan

Albiste honetan jakinarazi genuen bezala, Batxilergoko 1. mailako ikasle talde bat Essenera (Alemania) joan zen trukaketa programaren baitan. Esperientziaz gozatu ondoren, aste honetan Alemaniako ikasleen bisita jaso dute.

Egun hauetan, Don Bosco Gymnasium ikastetxeko neska-mutilak ikastolako gure familiekin bizi izan dira eta hainbat jardueraz gozatu dute: gure hiriko hainbat txoko ezagutu dituzte, Bilbora joan dira, Guggheneim eta Albaola museoak bisitatu dituste, piraguan ibili dira eta Gero Axular Dantza taldearekin eta Haur Hezkuntzako haurrekin batera dantzari bihurtu dira egun batez.

Oso esperientzia aberasgarria izan da guztiontzat.

Gure trukaketa-proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen.