Azken astean zehar, Axularrek Alemaniako Essen hiriko ikasle talde bat hartu du, DBHko 4. mailako gure trukaketa programaren barruan.
Ikasle bisitariek ekintza desberdinez osaturiko egitarauaz disfrutatu dute elkarbizitza eta euskal kultura ezagutarazteko helburuarekin.
Proposamenen artean, herri kirolak eta jolas tradizionalen saioak, euskararen hastapenerako klaseak, Kontxako badian piraguan egindako ibilbidea, Donostiako hondartzetan paseoak eta Bilboko Guggenheim Museora egindako bisita kulturala nabarmendu dira.
Axularretik, beste behin ere, oso positibotzat jotzen dugu esperientzia, horrelako trukaketek ikasleen arteko loturak indartzen baitituzte eta hezkuntza komunitate osoa aberasten baitute. Eskerrak eman nahi dizkiegu aste zoragarri hau posible egin duten familiei eta DBHko 4. mailako ikasleei.
Ikastolako trukaketa-programaz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.