Overclock Axular Guraso Eskolan

First Lego League 10-16 urteen arteko neskamutilentzako nazioarteko robotika-txapelketa da. Bertan, gazteek zereginak programatu eta proiektu zientifiko eta teknikoak garatzen dituzte, etorkizuneko bokazio zientifikoak eta bizitza heldurako lagunduko dieten trebetasun eta konpetentziak ekarriko dizkietenak.

First Lego Leaguen 60 herritako 200.000 gazte baino gehiagok parte hartzen dute. Overclock Axular bosgarren urte jarraiaz aurkezten da txapelketara. Taldea Maialen Agirre, Santi Carneiro, Jon Egurretxea, Isabel Ezeiza, Laura Fernández, Olatz Fernández, Carlota Gaztelumendi, Danel Olaberri, Ainhoa Smithers eta Mikel Smithers ikasleek, Pili Merino eta Josetxo Sánchez irakasleek eta Ander Lasa entrenatzaileak osatzen dute.

Taldeak 10 sari lortu ditu, bi aldiz sailkatu da Europako finalerako eta 2012. urtean Italiako lehen sari absolutua eskuratu zuen.

Hitzaldi honetan gazteek beraiek egiten ari diren lana eta FLL zertan dautzan azalduko dute eta garatzen ari diren proiektu zientifiko eta teknikoak erakutsiko dituzte.

Otsailaren 5ean, asteazkena, arratsaldeko 5etan ikastolako areto nagusian izango da.

Overclock Axular Taldearen bloga esteka honetan bisita dezakezu.

Hemen Guraso Eskolako 76 hitzaldiren laburpenak kontsulta daitezke, eta hemen aurtengo programa ikus dezakezu.