Maiatzaren 19an, larunbata, OrientAxular orientazio-azoka izango dugu ikastolan 10:00-13:00 bitartean.
Hainbat unibertsitate, lanbide-heziketako ikastetxe eta profesionalen hitzaldiak izango ditugu.
Goiz osoan zehar gimnasio handian hainbat stand egongo dira graduei buruzko informazioa emateko. Hitzaldiak Areto Nagusian izango dira.