Janari-bilketa

Irudian txikiei kanpaina adierazten zaie

Urtero bezala, DBH 4. mailako ikasleek janari-bilketa martxan jarri dute. Bildutako janaria Oiartzuna bidaliko dute, Gipuzkoako Elikagai Bankuak (GEB) kudeatu eta herrialde osoan bana dezan. Elikagai bankuan 220 boluntariok egiten dute lan. Janaria hainbat modutan lortzen dute: supermerkatu handiek eskaintzen dutena, ikastetxeetan eta bestelako erakundeetan bildutakoa, kanpainetan jasotakoa...

Gure bilketa maiatzaren 29 eta 30ean egingo da. Gaizki pasatzen ari direnei laguntzeko zuen ekarpena espero dugu.

Zalantzarik izanez gero, bidal iezaguzue mezu bat ikastolako webguneko harreman-eremuaren bidez.

Anima zaitezte!