Nerabezaroa eta adimen-osasuna

Irudian hitzaldiaren kartela

Agifesek, Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak, buru osasunaren eta nerabezaroaren inguruko hitzaldia antolatu du. Haur eta gazteen psikiatra Maite Piñeirok jarraibideak emango ditu buru nahasmendua duten gazteekin sor daitezkeen elkarbizitza arazoei aurre egiteko.

Saioa urriaren 18an izango da, Antiguako Ibiltzen Bentaberri zentroan 19:00etan.

Parte hartzera animatzen zaituztegu.