Gursaoentzako euskara ikastaroak

Aurreko ikasturteko esperientziaren ondoren, ikastolan bertan gurasoentzat antolatuko dugun euskara ikastarora gonbidatzen zaituztegu.

Ikastaroaren helburua guraso erdaldunak euskarara hurbiltzea eta euskaldunei hizkuntza gaitasuna hobetzeko aukera ematea da.

Iraupena: 60 ordu (urria-maiatza)

Erritmoa: 3 ordu astean

Tokia: Ikastolan bertan

Matrikularen prezioa: 60€

Jarraiko egun eta ordutegien artean gehien komeni zaizuena aukera dezakezue:

Astelehen eta asteazkenetan: 15:15-16:45, 17:00-18:30 edo 18:30-20:00

Astearte eta ostegunetan: 15:15-16:45, 17:00-18:30 edo 18:30-20:00

Matrikula ikastolako idazkaritzan irailaren 25a baino lehen egin dezakezue.

Axularreko Euskaraz Bizi