Aurten ere ikastolako Euskara Batzordeak, gurasoentzat euskara ikastaroa eta Hitz eta Pitz egitasmoa jarri du martxan.
Urtero bezala, gurasoentzako euskara-eskolak eskainiko dira ikastolan. Gurasoek euskaraz mintzatzeko egiten duten hautuak ikasleen euskararekiko atxikimenduan duen eragina ezagututa, ikastolak bere gain hartuko du asistentzia-eskakizuna betetzen duten gurasoen matrikula-gasturen zati bat. Horrela, 60 ordu luzeko ikastaroa, 60€tan izango dute.
Bestalde, Hitz eta Pitz mintzalaguna egitasmoa ere martxan jarriko da. Modu informalagoan, mintzaira praktikatu ahal izateko ekimen honek, ikastola eremuan, arratsaldez eta haurrak jolasean dabiltzan bitartean, helduen arteko euskarazko elkarrizketak bultzatzea du helburu.
Izena emateko edota zalantzak argitzeko, idatzi mesedez E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.
Bi ekimen hauetan parte-hartzera animatzen zaituztegu! Zu gabe ezin, etorri eta ekin!