Lehendik ikastolan anai-arrebak dituzten eta 2023.urtean (2 urteko gelarako) edo 2013.urtean (DBH1. mailarako) jaiotako haurrentzat izena emateko epea irekita dago. Epe bakarra izango da, urriaren 4tik 11ra.
Matrikula egiteko ekarri behar den dokumentazioa ondorengoa da:
- Familia liburuaren fotokopia (osoa) edo jaiotze erregistroa
- Gurasoen NANaren fotokopia
- Ikastolako sarrerako inprimakia beteta (idazkaritzan jaso dezakezuena)
Beste urteetan jaiotako anai-arreben matrikuletarako (batxilergorako izan ezik, epea aurrerago izango baita), jar zaitezte gurekin harremanetan.
Edozein zalantza izanez gero, deitu idazkaritzara (943316066) goizeko 8:00etatik 17:30era.