Janaria biltzeko kanpaina

Irudian janari-biltegi bat

Gaur egungo egoera zail honetan, Euskal Herrian, eta halaber Gipuzkoan, familien egoera geroz eta larriagoa bilakatzen ari da zenbait kasutan. Langabezian egoteaz gain, bada jatekorik ez duen jenderik.

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak beharrean dauden pertsonei laguntzea eta janariak alferrik ez xahutzea du oinarri nagusi. Hori dela eta, DBH 4ko ikasleok zuekin harremanetan jartzea erabaki dugu.

Gure helburua janari bilketa egitea da eta horrekin lortutakoa Gipuzkoako Elikagaien Bankura bidaltzea. Horretarako familioi zuen seme-alabekin bakoitzari ahal duzuena bidaltzea eskatzen dizuegu. Martxoaren 15ean eta 16an izango da janari-bilketa eta ikasleek etxetik ekarritakoa gelan utziko dute.

Zerrenda honetako janariak ekartzea gomendatzen dizuegu: olioa, arroza, pasta, lekaleak (dilistak, txitxirioak...) kontserbak... hau da, iraungitze data luzea duten elikagaiak. Aurten, familia batzuek pairatzen duten pobrezia energetikoa dela eta, bereziki, sukaldatutako jakiak eskatu dizkigute, berotzea besterik behar ez dutenak alegia.

Besterik gabe, mila esker.

DBH 4.mailako ikasleak

JANARIA EMAN GOSEARI AGUR ESAN!

ELKARRI LAGUNDU, GOSEA SAIHESTU!