Bigarren hezkuntzako ikasleek 12 haur aitordetu dituzte

Aurten berriro DBH eta Batxilergoko ikasleek India eta Mozanbikeko 12 haur aitordetu dituzte Haurralde Fundazioaren eskutik.

Ekintza hau duela 16 urte hasi zen ikasle talde baten iniziatibari esker. Harez geroztik, urtero-urtero bigarren hezkuntzako gelek bakoitzak ume bana aitordetzen dute. Aurten 2016€ bildu dira. Horiekin 12 umeen eskolaketa-, jantzi- eta janari-gastuei aurre egingo zaie ikasturtean zehar. Haurraldek, bere aldetik, umeen argazkiak, gutunak eta informazio akademikoa helarazten digu, ikastolako hainbat ekintza pedagogikotan parte hartzen du eta gure ikasleak gonbidatzen ditu beraiek antolatutako hainbat tailer, hitzaldi eta lehiaketatara.

  1. Proiektu honetaz gehiago jakiteko hemen klikatu.
  2. Ume bat aitordetu edo Haurralde Fundazioa hobeto ezagutu nahi baduzu, sakatu esteka honetan.