Axular eta Nesploraren arteko kolaborazio-hitzarmena

Irudian Aula Nesplora

AXULAR LIZEOA eta NESPLORA heziketa munduan akordio berritzaile eta paregabe batera iritsi gara. AULA NESPLORA bezalako tresna berritzailea gure ikastolan ezartzeak hainbat onura ekarriko dizkigu. Teknologiaren aurrerapenek eta errealitate birtualak gure ikasleak oraindik hobeto ezagutzeko zenbait parametro eta ebidentzia biltzen ahalbidetuko digute.

NESPLORA orain arte umeen arreta-prozesuak eremu klinikoan aztertu ditu. 30.000 ume ebaluatu dira. Horrela, arreta-arazoen antzemate goiztiarra lortzen da, litezkeen ondorengo nahasteak ebitatzeko asmoz. Kasu gehienetan antzemate hoiri ikastetxean egiten da. Gainera, umeen arreta-ahalmenez eta ezagutza-profilez informazio oso zehatza eskuratzen da, beren indargune eta puntu ahulak kontuan hartzen dituzten interbentzio eta heziketa-estrategia egokiago eta pertsonalizatuagoen diseinua ahalbidetuz.

AXULAR LIZEOA eta NESPLORAren arteko hitzarmenak umeen ezagutza-profilari buruzko informazioa aztertu eta lan-estrategia berri bat balioestea ekarriko du, diagnostikoa klinika eta ospitaletik haraindi eramaten lagunduko duena. Horrez gain, patologiaren bat duten umeen arazoen antzemate goiztiarra ere bultzatuko dugu.

Albiste oso ona da gure hezkuntza-komunitatearentzat, hots, ikasle, familia eta langileentzat, zalantzarik gabe mesede egingo baitiete tresna teknologiko berritzaile hauetaz baliatuz egindako diagnostiko berritzaileak eta AXULAR eta NESPLORAren arteko kolaborazioak.