Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

Elkarbizitza

Pertsonaren garapen integrala helburu izanda, ikasleak bere buruarekiko eraiki behar duen harreman osasuntsua eta ikastolaren parte diren pertsonen arteko elkarbizitza positiboa eraikitzeko proiektua dugu.

Eskura ditugun tresna eta bitartekoak erabiliz, hezkuntza proiektuarekin lerrokatuta ditugun beste proiektu anitzez baliatuko gara harreman osasuntsu horiek lortzeko asmoz.

Elkarbiizitza proiektuaren zerbitzura ditugun KiVa, Hezkuntza Kooperatiboa, Adimen Emozionala, Sexu Heziketa eta bestelakoez baliatuko gara "Human School" (Eskola Gizabidetsua) deitzen dugun horretara hurbiltzeko asmoz.