Seme-alabak eta euskara

Argazkiak - Seme-alabak eta euskara

Gurasoak sema-alaben eredua edo ejenplua zarete. Oso garrantzitsua da euskaraz dakien bikotekideak haurrari euskaraz egitea.

Zer egin?

EUSKARAZ HITZ EGIN

1) Gure hizkuntza delako. 2) Euskara jasotzeko modurik naturalena, errazena eta eragingarriena delako. 3) Euskara aberatsa ziurtatzeko oinarrizkoa delako.

EUSKARA ESKAINI ETA ESKATU

Haurrak zaintzeko beste norbaiten laguntza baduzue (haur zaintzaileak, aitona-amonak...), ziurtatu haurrarekin euskaraz egiten dutela. Gauza bera, eskolaz kanpoko edozein ekintzatan (kirola, musika, dantza...).

Zer ez egin?

EUSKARAZ UMEAREKIN BAKARRIK EGIN

“Zer ikusi, hura ikasi” dio esaerak. Haurrak euskara umeentzat bakarrik dela ikusten badu, hain ume ez denean ere jokaera hori ontzat eman dezake.

LASAI, ESKOLAN IKASIKO DU

Haurrak euskara jasotzeko eta erabiltzeko ardura ezin zaio eskolari bakarrik utzi. Gauzak ongi egiten hasteko, etxetik eta ongi egiten hastea da onena.

Nola hobetu?

EUSKARAZ EGINEZ: Oinarrizkoa da euskaraz dakien bikotekideak haurrari euskaraz egitea.
MOTIBATUZ: Bideak jarri haurrak euskaraz egiteko ohitura har dezan, eta babestu eta indartu haren ahalegina.
ZERORI: Hasieran, haurrarekin harremanak ahoz izaten dira gehienbat. Ondoren, pixkanaka, idatzizkoa ere izaten hasten da (etxeko lanak egiten laguntzeko...). Haurrarentzat lagungarri izango da zu euskaran alfabetatua egotea, eta zuretzat, berriz, oso esker onekoa.