Ikastolako ikasgela birtuala software askeko Moodle tresnaren azken bertsiora eguneratu dugu. Horrela, aurrerantzean abiadura, eraginkortasun, fidagarritasun eta segurtasuna oraindik ere handiagoak izango dira. Gainera, tresna berriek ikusmen-urritasuna edo dislexia duten ikasleen irisgarritasuna errazten dute.
Itxura funtzionalagoaz gain, gure web-ingurunea gailu mota guztietara hobeto egokitzen da, nabigazio-esperientzia hobetuz.
Bestalde, gogora ezazu ikasgela birtualean lanean errazago aritzeko aplikazioa zure smartphonean instala dezakezula, Android nahiz Ios inguruneetan.
Berrikuntza hau gure hezkuntza-komunitate osoarentzat probetxugarria izango delakoan gaude.