Overclock Axular FLLko Espainiako finalean saritua

Overclock Axular taldeak Tarragonan ospatu den First Lego League txapelketaren Espainiako finalean 5. postua lortu du, eta epaileek aurkezpen onenaren saria eman diete beren azalpenen argitasun eta berrikuntzarengatik.

Euskadiko finalean estatuko txapelketarako pasea lortu zuten beste bi taldeek, Barakaldoko El Regato ikastetxeak eta Zornotzako Karmengo Amak, kortesia profesionala eta soluzio berritzailearen sariak eskuratu dituzte hurrenez hurren. Emaitza bikaina ordezkari euskaldunontzat.

DBH 3. eta 4. mailako eta Batxiler 1eko 10 ikaslek osatutako Overclock Axular taldeak azken honekin 9 sari eskuratu ditu jada lau urteko bere ibilbidean.

Zorionak ikasleoi eta gidari lana egiten duten Josetxo Sanchez eta Pili Merino irakasleoi, eta mila esker Matia Fundazioari, Ingema institutuari, Gasteizko Aurora egoitzari, Nikolas Arrutiri, Tim Smithersi eta taldearekin kolaboratu eta aholkuak eskainik dizkioten partikular, irakasle eta guraso guztiei!

 

Hemen dago ekitaldiaren argazki-albuma.

Esteka honetan Overclock Axular taldearen bloga ikus dezakezu.

Overclock Axular taldeak bere proiektu zientifikoaren partea den Elkartu plataforma bisitatzeko klikatu hemen

First Lego League txapelketari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen