Overclock Axular FLLko Espainiako finalean

Gure ikastolako 10 ikaslek osatutako Overclock Axular taldeak, Josetxo Sanchez eta Pili Merino irakasleek zuzenduak, Tarragonako Batzar Jauregian martxoaren 17an ospatuko den Espainiako First Lego League txapelketan parte hartuko du. Horretara iristeko, eta bere garaian iragarri genuen bezala, Euskadiko lehen hiru talde onenen artean sailkatu behar izan zuen.

Lau urteko bere ibilbidean Overclock Axularrek parte hartzen duen laugarren final estatala izango da. Aurreko hiru finaletan Open European Championship delakora bi aldiz iritsi dira (Istanbul-2010 eta Delft-2011) eta iaz Italiako txapelketan garaile suertatu ziren.

Honetan ere lan ona egingo dutela ziur gaude.

Zorionak eta animo!

Argazkian Overclock Axular taldeko kideak Axular (goitik behera eta ezkerretik eskuinera): Andoni Ezeiza, Santiago Carneiro, Danel Olaberri, Carla Kortabitarte, Naroa Aztiria, Jon Egurretxea, Ainhoa Smithers, Carlota Gaztelumendi, Laura Fernández eta Isabel Ezeiza.