ONCEren eskola-lehiaketako lurralde-fasea irabazi dute

Horma-irudi irabazleetako bat

Axular Lizeoko bi taldek, hots, Agurtzane Olazagoitia eta Idoia Urbieta irakasleek zuzendutako Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailako taldeek ONCEren eskola-lehiaketako lurralde-fasea irabazi dute, hiru kategorietatik bitan inposatuz.

Lehen Hezkuntzako ikasleek jolastorduan inklusioa eta aniztasuna aldarrikatu eta bultzatzeko jarraibideak islatzen dituzten horma-irudiak sortu dituzte, audioko deskribapenez lagunduta. www.concursoescolaronce.es webgunean ikus ditzakezu.

Sailkatuek autonomia-fasean parte hartuko dute. Emaitzak apirilean jakinaraziko dira. Irabazle absolutuek Madrilgo ‘Por mí y por todos mis compañeros’ Campus-ean (edizio honetako leloa horixe izan baita) asteburua pasako dute, esperientzia berritzailez, kultur bisitez eta tailerrez gozatuz.

Zorionak!