Ikaskoop lehen asteko sari-banaketa

Ikaskoop lehen asteko sari-banaketa

2019-2020 ikasturte-amaieran ikastolak Lehen Hezkuntza 6. maila, DBH eta Batxilergoko 1. mailako ikasleen artean antolatutako Ikaskoop ekimenaren sari-banaketa egin da.

Ikaskoop proiektua zuzendu zuten irakasleen eskutik, irabazleek Realeko gizonezko lehen taldeko jokalariek sinatutako Real Sociedad futbol-taldeko kamiseta bana jaso dute.

Bide batez, Realari eskerrak eman nahi dizkiogu sinadurak lortzeko emandako laguntzagatik.

Ikasle sarituak Naiara Millan, Ainhoa Lasterra, Iñigo Martikorena eta Eneko Juantegi izan dira, Amaia Olkotz irakaslearen zuzendaritzapean.

Artikulu honetan Ikaskoop proiektua aurkezten da eta albiste honetan sariaz informatzen da.

Zorionak saritutako guztiei!