Batxilergoko zazpi ikasle Enpresa Ideia lehiaketako finalean

Batxilergoko zazpi ikasle Enpresa Ideia lehiaketako finalean

ESME Junior Enpresak antolatzen duen Enpresa Ideia hoberena lehiaketarako finalera Batxilergo 1. mailako zazpi ikasle sailkatu dira hiru taldetan banatuta. Talde batean Sonia Uria eta Naia Anaut daude, bestean Gorka Loinaz eta Lander Legorburu eta hirugarren taldean Nurgul de Bernardo, Hugo Muñoz eta Xabier Duran.

Sari-banaketa apirilaren 7an Donostiako Udaletxean izango da. Bertan sailkatutako hamar taldeak  izango dira.

Larraitz Valverde irakasleak zuzendutako hiru taldeei zorte ona opa diegu.