Batxilergoko lau ikasle Enpresa Ideia lehiaketako finalean

Batxilergoko lau ikasle Enpresa Ideia lehiaketako finalean

ESME Junior Enpresak antolatzen duen Enpresa Ideia Lehiaketarako finalera Batxilergo 1. mailako lau ikasle sailkatu dira bi taldetan banatuta. Talde batean Aimar Pérez eta Isabel Gimón daude, eta bestean Lander Agudo eta Julen Abal.

Sari-banaketa apirilaren 22an Donostiako Udaletxean izango da. Bertan, aurkeztu ziren 49 taldeetatik finalera sailkatutako hamarrak izango dira.

Larraitz Valverde irakasleak zuzendutako bi taldeei zorte ona opa diegu.