Elkarlan Sariak

Elkarlan Sariak

Axular Lizeoak Gazteen Lege Biltzarra proiektua Elkarlan sarira aurkezten du. Gazteen Lege Biltzarrak ikastolako ikasle eta ikasle ohiak ordezkatzen dituen organo gorena izan nahi du. Bertan, gazteen partaidetza sustatu eta bideratu nahi dugu beraien eskubideak eta interesak defendatuz.

Ikastolaren izaera kooperatiboaren balore demokratikoak landuz eta garatuz, hiritar gazte solidario eta elkarlanerako prestuak nahi ditugu. Horretarako, hitza hartu eta hobekuntzak proposatzeko tresna izango dute. Ikastolako IKAS-KOOP eremuan, garapen iraunkorrerako helburuei erantzuten jarraitzeko ditugun proiektuetara gehituko zaigu Axular Lizeoko Gazte Legebiltzarra.

Esteka honetan bideo bat; beste honetan, proiektu osoa azaltzen duen dokumentua, eta hemen Elkarlan sarira aurkezten diren proiektu guztien zerrenda. Lagundu nahi badiguzu, gure proiektuaren aldeko botoa inprimaki honen bidez eman dezakezu

Eskerrik asko.