Bortizkeriaren aurkako hormirudi-lehiaketan sarituak

Haurralde GKEko arduraduna den Patricia Poncek Adrian Alzuri, Lide Arratibel, Laura Marijuan eta Jon Santillan Batxiler 1eko ikasleei lehen saria entregatu die beraiek diseinatutako indarkeriaren aurkako hormirudiarengatik. Jon Santillanek ezin izan du saria jaso AEBetan ikasten ari baita.

Lehiaketa Haurraldek antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Ikastolako ikasleek diseinatutako hormirudi guztiak Haur Hezkuntzako korridorean ikus daitezke, garaileena barne.

Zorionak sarituei eta mila esker partaide guztioi!

  • Album honetan hormirudi guztiak ikus ditzakezu.
  • Haurralde GKErekin garatzen ari garen hezkuntza-proiektua ezagutu nahi baduzu sakatu hemen.