Axular Lizeoaren “Adinbizi” proiektua, Donostia Innovation Challenge Sarien irabazle

Axular Lizeoaren “Adinbizi” proiektua, Donostia Innovation Challenge Sarien irabazle

Batxilergoko 2.mailako gure ikasleek aurkeztutako proiektu irabazleak, erosketa-orga adimendun bat proposatzen du, adineko pertsonei eta mugitzeko arazoak dituztenei egokitua.

Donostia Innovation Challenge ekimenaren helburua talentua, talde-lana eta berrikuntzari lotutako gaitasunak sustatzea da. Horregatik, parte hartu duten talde guztiek gure oraina eta etorkizuna markatzen ari diren bost teknologia disruptiboetako bat erabili dute: 3D inprimaketa, robotika aurreratua, errealitate mistoa, adimen artifiziala eta Internet of Things (IoT).

Zortzigarren edizio honetan, Donostiako bigarren hezkuntzako eta lanbide-heziketako hamar ikastetxetako 357 gaztek hartu dute parte.

Zorionak guztioi! Aupa Axular!