Axular Lizeoa 2026ko enpresa-ideia onenaren irabazle

Axular Lizeoa 2026ko enpresa-ideia onenaren irabazle

Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan banatu ziren apirilaren 24ean, ostiralean, enpresa-ideia onenaren ESME Lehiaketaren XXXV. edizioko sariak. Bertan, Batxilergo 1. mailako ikasleak diren Iñaki Goia eta Iker Oyarzabaek, 1. saria eskuratu zuten eta Andoni Gómez eta Ana Rojok 2. saria.

ESME Junior Enpresak (Deusto Business School) antolatutako lehiaketa honek ekimen honetan EAEko batxilergoko eta prestakuntzako zikloetako ikasleek hartu dute parte eta enpresa munduaren aurrean interesa eta harekin harremana sustatzea du helburu.

Lehiaketa enpresa ideia original eta bideragarri bat proposatzean eta garatzean datza. Bertan, aukeratutako negozio mota, kokapena, egitura, langile kopurua, lehiakideak, negozioa martxan jartzeko urratsak, finantzaketa, bideragarritasuna... bezalako alderdiak garatu dira.

Gure ikasleek B-BOOK proiektua, urritasun bisuala duten pertsonentzat braillera itzultzen duen liburu digitala eta BLUELIFE, uraren kontsumoa bultzatzeko botila adimentsuaren proposamena aurkeztu zuten.  

Zorionak irabazleei eta irakasle arduraduna den Larraitz Valverderi!