DBH 3ko ikaslea den Ane Álvarez Alustizak Cristina Enea IV Ingurumen Ipuin Lehiaketa irabazi du Gaztelera kategorian. Aurtengo gaia "txirrinda" zen.
Ekainaren 11n sari-banaketa izan zen Cristina Enea Fundazioan bertan. Axular Lizeoko ikasle ohia den Amaia Garmendiak antzespen-lan polita egin zuen marrazkilari batek ipuinak ilustratzen zituen bitartean.
ZORIONAK, Ane!!!