Solidaritate keinu ezin hobe batean, Axular Lizeoak, Ikastolako kide diren familiei esker 3.154,92 euro bildu ditu Juneren Hegoak irabazi asmorik gabeko elkartearentzat. DBH3ko ikasleek lanketa sakon baten ondorioz lortutako kanpaina arrakastatsua izan dela harro esan genezake.
Lorpen honen bitartez, gazteei enpatiari eta konpromiso sozialari buruz ikastearen garrantzia azpimarratu nahi izan diegu. Bildutako dirua kaltetutako haurren bizi-kalitatea hobetzea helburu duten ikerketa-proiektuetarako erabiliko da oso-osorik. Elkarteak babesa eskertu du eta gaixotasun hauen aurkako borrokan euro bakoitzak duen garrantzia azpimarratu digu.
Zalantzarik gabe gure proiektuaren gizarteratze hau adibide inspiratzaile bat izan da ikasle, irakasle eta familientzat.
Mila esker parte hartu duzuen guztioi.