Sarbide askeko WiFi zerbitzua ikastolan

Irudia free wifi

Ikasturte hasieratik ikastolan bi sare WiFi babestu berri daukagu, ikasleentzat bata eta irakasleentzat bestea. Horietara ikastolako gela guztietatik sar daiteke. Horiez gain, hirugarren sare bat ere sortu dugu, sarbide askeko sare irekia alegia. Behegainekoan dauden antenak erabiltzen dituenez, irisgarritasun handiena eraikinean bertan edo eraikinetik gertu dago. Erabili nahi izanez gero, nahikoa da zure gailu eramangarrian "AxularFree" sarea aukeratzea. Ez da pasahitzik behar.