Valentziako Erkidegoak jasatzen ari den larrialdi egoera dela eta, ikastolako autobus zerbitzua eskaintzen duen Lanchas Bus enpresako bi autobus eta 8 boluntario %95ean kaltetutako Algemesí herrira abiatuko dira ostegun honetan.
Horregatik, Axular Lizeoak elikagai eta produktuak biltzeko kanpaina bat hasiko du, eta familia guztiei hain beharrezkoa den ekimen honetan zuen aletxoa jar dezazuela eskatzen dizuegu.
Hauek dira Algamesiko Udalak eskatu dizkigun produktuak:
- Ur botilak
- Haurrak elikatzeko esnea
- Konpresak, bustigailuak, pixoihalak, eskuoihalak...
- Garbiketa- produktuak (erratzak, kuboak, palak...)
- Galkorra ez den janaria: saldak, kontserbak...
- Tamaina handiko arropa
- NBEak (norbera babesteko ekipamenduak - eskularruak, maskarak, uretako botak)
- Animalientzako janaria
Produktuekin batera, dena galdu duten familia horiei guztiei zuen animo eta indar mezua uztera animatzen zaituztegu.
Bilketa astelehen honetatik ostegunera bitartean egingo da, egun horretan beteko baitira Algemesira abiatuko diren bi autobusak.
Ekimen honetan parte hartu nahi baduzue, produktuak zuen seme-alaben bitartez helarazi beharko duzue eta hauek geletan bilduko dira.
Lor dezagun denon artean autobus hauek produktuz, elikagaiz eta itxaropenez betetzea.
Eskerrik asko guztioi!