Théza-ko Lycée FGL ikastetxearekin hitzarmena

Argazkian Sandrine Dauré eta Aitor Uriondok kolaborazio-hitzarmena sinatzen dute

Sandrine Dauré, Théza-ko (Rosellon) Lycée Agricole Federico García Lorca ikastetxeko irakasle eta trukaketa-proiektuen arduradunak eta Aitor Uriondo, Axular Lizeoko zuzendariak, bi ikastetxeen arteko kolaborazio-hitzarmena sinatu dute, aste honetan ikasle eta irakasle frantsesen talde bat gure artean daudela aprobetxatuz.

2011. urtean FGL eta Axular Lizeoak garatutako "Rosellonetik Euskadira: gure ikasleak garapen jasangarriaren bidetik" proiektuak CTPren (Piriniotako Lan Taldea) "Gazteria" saria lortu zuen. Harez geroztik, trukaketa hau egiten ari gara, aurten kolaborazio-hitzarmen honekin sendotu duguna.

Album honetan Toulousen izan zen CTPren sari-banaketako irudiak ikus ditzakezu.