Paperik gabeko zirkularrak

Berzikltzeari buruzko irudia

Uztaila erdialdean ikasturte-hasierako zirkularrean jakinarazi genuenez, informazioaren bapatekotasuna bermatzen, familiekiko komunikazioa hobetzen, energia-kontsumoa gutxitzen eta ingurumena zaintzen lagunduko duen sistema berri bat eskaintzen diegu ikastolako familiei. Posta elektroniko korporatibo eta doaneko kontu bana eman diegu familiei, ikastolari zein seme-alabei dagozkien gaiez puntualki informatuta egon daitezen.

Esteka honetan email berria zuen ohiko helbidera edo helbideetara berbideratzeko argibideak aurkituko dituzue.

Zerbitzua probetxugarri eta erosoa izatea espero dugu.

Axular Lizeoaren IKT Taldea