Ospakizun-ekitaldia streaming-en bidez

Streaming

Datorren martxoaren 1ean, ostirala, 19:00etan Victoria Eugenia antzokian izango den ikastolako 50. urteurrena ospatzeko ekitaldia streaming-en bidez zuzenean eskainiko dugu webgune honetan bertan. Horretarako, Baicast enpresaren laguntza izango dugu, emisioaren profesionaltasuna ziurtatuko duena.

Ekitaldira etortzerik ez baduzu, axular.eus-en zuzenean ikusi ahal izango duzu, eta etorri nahi baduzu, oraindik ere zure sarrera-txartelak inprimaki honen bidez erreserbatu eta ikastolan jaso ditzakezu. Azkar ibili, agortuko dira-eta!