Oporrak bakean programa uda honetan 10 eta 12 urte bitarteko haur sahararrak hartzeko interesa duten familien bila dabil.
Oporrak bakean haur errefuxiatuak familia donostiarretan harreran hartzea du helburu. Programa honen bitartez, haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzeko aukera dute, eta familia donostiarrek herri sahararra lagundu eta beste kultura batekin elkarbizitzeko aukera dute.
Dokumentu honetan informazio osoa kontsulta dezakezu.
Informazio gehiago: 630533468 edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Anima zaitez!