Gure Kooperatibaren Baltzuaren estatutuen 24 artikuluan ezarritakoaren arabera, Artezkaritza Kontseiluak Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartearen Ohiko Batzar Nagusira dei egiten du.
Batzarra 2017ko martxoaren 7an egingo da, arratsaldeko 7:00retan lehen deialdian, eta, hala balegokio, 7:30tan bigarren deialdian, erakundeak Donostia herriko Arostegi kalean, 10zk.an dituen lokaletan.
Hona hemen GAI‑ZERRENDA:
- Azken Asanbladako aktaren irakurketa eta onarpena horrela badagokio.
- 2016eko Oroitidazkia, Balantze-Egoera eta Galera-Irabazien Kontuen aurkezpena, onestea eta emaitzen aplikazioa hala badagokio.
- Kooperatibaren Artezkaritza Kontseiluko zati baten berriztapena.
- Presidente eta Idazkaria ahalmendu Erregistroan tramiteak egin ditzaten.
- Galdera-erantzunak.
Donostian, 2017ko otsailaren 22an.
Axular Lizeoa, Kooperatiba Elkartearen Artezkaritza Kontseiluko Presidentea. Mikel Eguren Etxabeguren Jauna
Oharra: Onesteko aurkezten diren dokumentuak aztertzeko eskubidea dute bazkideek Kooperatibaren egoitzan.