Matia Fundazioko egoiliarren bisita

Matia Fundazioko egoiliarren bisita

Matia Fundazioarekin dugun belaunaldien arteko boluntariotza-programaren barruan, Matiako Bermingham, Rezola eta Iza egoitzetako nagusiek ikastola bisitatu dute. Pandemiak programa bi urtez eten ondoren, aurten berreskuratu ahal izan dugu bere 25. urteurrena ospatuz.

Batxiler 1eko ikasle boluntarioek Matia Fundazioaren lana ezagutu, formakuntza laburra jaso, nagusientzako Gabonetako jaialdia antolatu eta Matiako egoiliarrei asteroko bisitak egin eta elkarrekin irtenaldiak izan dituzte.

Atzo nagusiak boluntarioen laguntzaz Haur Hezkuntzako geletan izan dira eta guztiek elkarrekin gozatu dute Ausolanek eskainitako meriendaz. Ekitaldiarekin aurtengo boluntariotza-programa amaitu da.

Eskerrik asko eta datorren ikasturtera arte!

Gure boluntariotza-programaz gehiago jakiteko klikatu hemen.