Kudeaketa Aurreratuaren 28. Europar Astea

Kudeaketa Aurreratuaren 28. Europar Astea

2022ko urriaren 17tik 28ra, Kudeaketa Aurreratuaren 28. Europar Astea ospatuko da, besteak beste, industriaren, zerbitzuen, osasunaren eta hezkuntzaren arloetan Kudeaketa Aurreratuari buruzko jardunbide egokiak eta esperientziak trukatzeko sustapen eta hedapen-ekitaldiak biltzen dituen topagunea.

EUSKALITek antolatua, Europako Astearen esparruan Kudeaketa Aurreratuaren Kongresua ospatuko da, Bilboko Euskalduna Jauregian urriaren 19 eta 20an. Bertan, gure zuzendaria den Aitor Uriondok, “Prozesuen berrikuntza, lehiakortasun iraukorrerako gakoa” izenburua duen mahai-inguru batean parte hartuko du, Hezkuntzan Kudeaketa Aurreratua taldearen ordezkari gisa.

Kongresua aurrez aurrekoa izango da eta streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da.

Esteka honetan urriaren 19ko jardunaldirako izen-ematea egin daiteke eta beste honetan urriaren 20ko jardunaldirako izen-ematea.

Ekitaldien programa osoa hemen ikus dezakezu.