Asteartean otsailak 18, EL Diario Vascok, Aldundiko Kirol sailaren eta Donostiako Udalaren laguntzarekin sustatutako Kirolean Errespetuz kanpainaren beste jardunaldi bat burutu zuten eta Gipuzkoako kirolaren ordezkariak bertaratu ziren. Kanpaina honetako helburua jokalekuetan eta horien kanpo pratika onak sustatzea da, baita portaera txarrekin amaitzea ere.
Bertaratuen artean izan zen Julen Otegi, Axular Lizeoko zuzendaria. Axular Lizeoan kirola pertsonaren garapenerako tresna boteretsu gisa ulertzen dugu, ez bakarrik bizimodu osasungarria sustatzen duelako, baita funtsezko balioak bultzatzen dituelako ere, hala nola talde lana eta errespetua.