Ikastolak Herriari

Ikastolak Herriari

Datorren azaroaren 25ean, Ikastolak Herriari ekimenaren 3. ekitaldia ospatuko dugu, Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Aurtengo ikuskizuna Jaso Ikastolaren SUTAN musikala izango da eta bertan, Iruñeko Gazte Orkestraren 40 musikariek parte hartuko dute.

Aurreko bi urteetan, ikastolen jaiak bertan behera geratu edota formatu murriztuan eskaini ziren. Horrek gure jaiak euskal kulturaren agertoki handi izatea eragotzi zigun, baina urtea hutsik utzi beharrean, ikastolen jaiek, elkarlanean, euskal artisten ikuskizunen lagin bat erakutsiko zuen ekimena antolatu zuten: Ikastolak Herriari. Aurten gure jaiak berreskuratu ditugun arren, Ikastolak Herriari ekimenari eustea erabaki da.

Familia osoarekin une bikaina pasa nahi baduzue, ez galdu musikal euskaldun hau ikusteko aukera!

Sarrerak eskuratzeko esteka hemen.

SUTAN musikalaren aurrerakina hemen ikus dezakezu.