Hernani Hitzetan

Irudian ekitaldiaren kartela

Urte bat gehiago, irailaren 30tik urriaren 7ra, “Hernani Hitzetan” kultuarteko astea ospatuko da non hitzak protagonismoa hartuko duen Hernanin elkarrekin bizi diren kultura ezberdinak abiapuntu izanik, ahozkotasuneko gazte eta profesionalen parte hartzearekin. Kantu eta ipuinen astea da Amher eta Hernaniko udaletxeak bultzatua.

Ekintza honetan elkarrekin bizi diren kultura ezberdinak aurkitzeko aukera dugu eta jatorri migratzailea duten pertsonak integratzea du helburu. Besteak beste Venezuela, Ekuatore Ginea, Kolonbia, Mexiko eta Galiziatik etorritako pertsonek parte hartzen dute.

Proiektu honetan umeak,gazteak, helduak eta nagusiak parte hartzen dute publiko eta artista bezala, Hernaniko kultur arteko topaketa eta konbibentzia errazten duten gaitasun artistikoak nabarmentzeko helburuarekin.

Biteri Kultur etxea, Gaztetxea, Goiz Eguzki parkea eta Leoka garbitokia izango dira ekintzak burutzeko aukeratutako lekuak.

Irailaren 30ean egingo den tailerrak izenematea derrigorrezkoa da Hernaniko Liburutegian edo 943552966 telefono zenbakian.

Hona hemen egitaraua

Anima zaitez parte hartzera!