Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna

Atzo, azaroak 20, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu zen mundu osoan. Nazioarteko erakunde askok, horien artean UNICEF, mundu osoko haurren eskubideak gogoratzeaz eta ikusarazteaz arduratzen dira jardunaldi honetan. Haurren garapena eta ongizatea bermatzea eta desberdintasunak ezabatzea dira duela 33 urtetik hona egun honetan gogoratzen diren helburuetako batzuk. Aurten gainera, haur eta nerabeen osasun mentala babesteak eta zaintzeak duen garrantzia azpimarratu da.

Axular Lizeoan gure ikasleei eskaintzen diegu egun hau eta era berean haur eta nerabeen ongizatean eta garapen integralean laguntzeko konpromezuarekin jarraituko dugu.