Haurraren Nazioarteko Eguna ospatu dugu

 Haurraren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu!

Urtero, azaroaren 20an, Haurren Nazioarteko Eguna ospatzen da, haur guztien eskubideak bermatzearen garrantzia gogorarazten digun eguna. Horregatik, etapa desberdinetan gure ikasleek dituzten kezkei eta haurtzaro zoriontsua izatearen garrantziari buruz hausnartu dute.

Axular Lizeoan, gure haur eta nerabeentzat ingurune segurua eta aberasgarria sortzearen garrantzian sinesten dugu, baita maitasunean eta errespetuan oinarritutako hezkuntzan ere. Gogora dezagun haiek direla gure etorkizuna!