Gure ikastetxeak zoriontsuak al dira?

Alejandro Cencerrado

Alejandro Cencerradok lan bitxia dauka: hiritarren zoriontasuna neurtzen du. Herri bakoitzaren batezbestea, barne zoriontasun gordina bailitzen, NBE-k hiritarren ongizatea neurtzeko tresna hobeagotzat dauka BPG baino. Unibertsitate Complutensean Fisikan lizentziadun honek Copenhaguera emigratu zuen. Hango Zoriontasunaren Institutuko datu handien analista nagusia da.

Axular Lizeoak Happiness Research Institute-ra jo du beste sektoretan duen esperientzia aztertu eta gure ikastolan aplika daitekeen ikustearren.

Asteazken honetan, otsailak 16, 19:00etan Alejandro Cencerradok hitzaldia eskainiko du ikastolaren Guraso Eskolan. Esteka honen bidez, izena eman eta konektatu ahal izango duzu.