Gurasoentzako euskara-ikastaroak martxan

Argazkian ikastaroaren aurkezpen-saioa

Ikasturte honetan euskara ikastera animatu diren Axular Lizeoko gurasoen bi talde osatu dira (hastapen maila eta oinarrizkoa) eta jada martxan daude.

URRATS euskaltegiko irakasleekin eskutik, astelehen eta asteazkenero izango dira saioak gure ikastolan 15:15-16:45 bitartean.

Ikastolako gurasoa bazara, animatuz gero, oraindik garaiz zaude!

Idatz ezazu mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Ikastaroa hasi berri duzuenoi, zorionak eta eskerrik asko erronka honi gogotsu heltzeagatik. Eutsi, merezi du-eta!