Gurasoentzako euskara ikastaroak

Euskara ikastaroak

Euskara ikasteko edo hobetzeko ikastolako gurasoentzako bi talde daude martxan (hasierakoa eta oinarrizkoa). Saioak astelehen eta asteazkenetan izango dira, URRATS euskaltegiko irakasleen ardurapean. Ikastolako gurasoa izanda, parte hartu nahi baduzu, garaiz zaude. Bidali mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. e-posta elektronikora eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Bestetik, gogorarazi nahi dizuegu Hitz eta Pitz ekimena martxan jarriko dugula aurten ere. Zuen mintzalagunarekin harremanetan jarriko zaituztegu eta Belarriprest izatetik Ahobizi izatera pasako zara! Interesa baduzu, bidali mezua E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Anima zaitez!

Axular Lizeoko Euskara Taldea