Gabonak datoz!

Olentzero

Jarraian abenduko hainbat ospakizunen inguruko informazioa eskaintzen dizuegu.

  • Abenduaren 20an, goizez: Olentzeroren etorrera ospatuko dugu. Beraz, HH eta LHko ikasleek baserritarrez jantzita etorri behar dute.
  • GABONETAKO OPORRAK: abenduaren 20tik (eguerditik) urtarrilaren 7ra arte. Urtarrilaren 8an, klaseak hasiko dira.
  • SANTO TOMAS EGUNEAN, abenduaren 21ean: Batxiler 2ko ikasleek ikasketa-bidaiarako txistorra-postua Konstituzio Plazan, 7. zenbakian. Gerok ohiko postua izango du Gipuzkoa Plazan, Pantxito kafetegi parean.
  • Abenduaren 22an, 16:00etan: Zorroagako elizan, Batxiler 1eko ikasle boluntarioek eta Gero Axularrek nagusientzako ohiko Gabonetako jaialdia antolatuko dute. Ondoren, 18:30ean Aiete auzoan zehar desfilatuko dute Puio Bidea 22tik hasita. Ondoren, Hiru Damatxo plazan musika eta dantza izango da.
  • Abenduaren 24an, Gerok Udaletxeak Donostiako erdigunean antolatzen duen Olentzeroren etorreran parte hartuko du.

OHARRA: Abenduaren 20an, asteazkena, ez da jangela zerbitzurik izango. Ikasle guztiei hamaiketakoan txistorra emango zaie. Garraio-zerbitzuak 12:30ean arratsaldeko ibilbidea egingo du.

EGUBERRI eta URTE BERRI ON !!!