Gabonetako oporrak

Zorionak eta urte berri on!

Oporrak abenduaren 19an, eguerdian hasiko dira eta urtarrilaren 6 arte, asteartea, luzatuko dira. Beraz, urtarrilaren 7an, asteazkenean, klaseak hasiko dira berriz ere.

Datorren ostiralean, abenduak 19, klaseak goizez bakarrik izango dira. Txistorra banatuko zaie haurrei, eta hauek baserritarrez edo artzainez jantzita etorriko dira.

Abenduaren 21ean Batxiler 2ko ikasleek Santo Tomaseko postua Okendo kalean izango dute. Zuen bisitarekin ikasketa-bidaiarako dirua lortzen lagunduko diezue.

Abenduaren 22an, astelehena, Gero Axularrek eta Batxiler 1eko boluntarioek arratsaldeko lautan Zorroagako elizan nagusiei bereziki eskainitako Gabonetako jaialdian antolatuko dutela. Ondoren, arratsaldeko zazpietan Olentzero, Mari Domingi eta dantzariak Aiete auzoan zehar desfilatu eta gero, Muntton musika eta dantza izango dela. Aukera polita izan daiteke ikastolan ikasitako abestiak, festa giroan, abesteko eta Olentzerori gutunak emateko.

Abenduaren 23an ere Antiguako Pio Baroja zuhaiztian arratsaldeko zazpietan beste aukera bat izango da Olentzero ikusteko.

Azkenik, Gerok, Udaletxeak antolatzen duen Olentzeroren etorreran parte hartuko du abenduaren 24ean.

OHARRA: DATORREN OSTIRALEAN, ABENDUAK 19, EZ DA JANGELA-ZERBITZURIK IZANGO ETA GARRAIO ZERBITZUAK (12:30etan) ARRATSALDEKO IBILBIDEA EGINGO DU.